KATALUNIA

Madrilek Kataluniaren subiranotasun adierazpena inpugnatuko du

Atzo aukera hori eman ostean, Auzitegi Konstituzionalean inpugnatuko du.

2013ko martxoaren 1a
18:09
Entzun

Espainiako Gobernuak Kataluniaren subiranotasun adierazpena inpugnatuko duela jakinarazi du. Espainiako Estatu Kontseiluak atzo jakinarazi zuen haren ustez Kataluniako Parlamentuaren burujabetza adierazpena inpugnatzeko "nahikoa arrazoi juridiko" badagoela. Organu horrek ez dauka erabakitzeko ahalmenik, baina Espainiako Gobernuaren aholkulari modura egin du txostena, eta Madrili igorri zion, horrek Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri edo ez erabaki zezan. Gaur, Soraya Saenz de Santamariak adierazi du inpugnatzea erabaki dutela. "Gobernu bezala, gure lana legea betetzea da, eta betearaztea", adierazi du Saenz de Santamariak.

Kataluniako Gobernuaren arabera, ordea, alferrik dabiltza. Francesc Homs presidentetzako kontseilariak azaldu duenez, "ez Auzitegi Konstituzionalak eta ez inork ezingo du galarazi adierazpen demokratiko hutsa dena".

Auzitegi Konstituzionalak bost hilabeteko tartean hartu beharko du erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.