M-11, sarraskia Madrilen

Madrilgo atentatuekin zerikusia dutelakoan atxilotutako azken sei lagunak aske utzi ditu Del Olmok

M-11ko Madrilgo sarraskiekin zerikusia dutelakoan atxilotutako azken sei lagunak aske utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok. Madrilgo Erkidegoan atxilotu zituzten sei pertsona horietatik hiru, eta Malagan (Andaluzia) beste hirurak. Atentatuekin lotuta atxilotutako zenbait lagun ezagutzen zituztela onartu dute, baina epaileak ezin izan frogatu du erasoekin bestelako zerikusirik zutenik.

2004ko apirilaren 16a
10:40
Entzun
Madrilen atxilotutako hiru lagunek —Ibrahim Afalak, Hassan Belhadjk eta Said Aharouhk— onartu dute Leganesen etxe bat lehertaraziz bere buruaz beste egin zuen pertsonetako bat ezagutzen zutela, eta martxoaren 11ko atentatuen egileetako bat izan zitekeela.

Malagan atxilotutako bik —Addelghafour Adderrazzakek eta Mohammed Amaoua Dahdouhk— ihes eginda dagoen Said Berraj eskola garaietatik ezagutzen zutela onartu dute, eta ordutik, lantzean behingo harremana izan dutela harekin. Malagan atxilotutako hirugarren pertsona Berrajen koinatua da, eta epailearen aurrean deklaratau du ez zekiela hark atentatuekin zerikusirik izan zezakeenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.