'Barcenas auzia'

Madrilgo egoitza diru beltzarekin ordaindu izanaren erantzule jo du fiskalak PP

Ustelkeriaren aurkako fiskalaren aburuz, PPk ez zuen deliturik egin B kutxan deklaratu gabe dirua sartuta. Baina Barcenasen eta Lapuertaren delituen erantzule jo du Madrilgo egoitzaren ordainketengatik.

2015eko apirilaren 27a
13:22
Entzun

Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak gaur aurkeztu du Barcenas auziko behin-behineko akusazioa. Javier Barcenas eta Antonio Lapuerta PPko diruzain ohientzat bost urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, Madrilgo Genova kaleko egoitzako lanak 2005 eta 2011 artean deklaratu gabeko diruarekin ordaintzeagatik. Atal horretan PP delitu horien erantzule egin du, gainera. Lan horiek egin zituen arkitektoarentzat, Gonzalo Urquijorentzat, hiru urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra eskatu du.

Fiskalak, ordea, ez du delitu zantzurik ikusten PPk 2008an B kutxa batean deklaratu gabeko dirua gordetzeagatik, eta eskatu du artxibatzeko atal hori, haren ustez ez dagoelako behar bezala oinarrituta Ogasun Publikoaren kontra delitu bat egon denik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.