Madrilgo Puerta del Sol plazara bueltatu ziren atzo Maiatzaren 15 Mugimenduko jarraitzaileak, haserretuak izenarekin ezagun egin ziren protesta ekintzaileak. Han geratzeko asmotan dira, gutxienez, gaur arte. Hain zuzen, gaur handik abiatuko da antolatu duten manifestazioa. Iragan maiatzaren 17 eta ekainaren 12 artean okupatu zuten plaza lehenbiziko aldiz.
Duela sei hilabete Espainiako, Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sei hiritatik abiatu ziren martxak, Puerta del Solen elkartzeko asmoz. Atzo ailegatu ziren Madrilera, baina goizetik jada ehunka lagunek bete zuten plaza. Martxa horiek Madrilera bidean zeharkatu dituzten herri eta hirietan herritar batzarrak antolatu dituzte, mugimenduaren aldarrikapenen berri emateko.
Ekainean, 200.000 lagun
Gaurko manifestazioa iragan ekainaren 19koa bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. Egun hartan 200.000 lagunetik gora ibili ziren Madrilgo kaleetan. Haserretuek kapitalismoaren «gehiegikeriak», langabezia tasa altua eta agintari politikoak herritarren beharretatik «aldenduak» egotea salatzen dute.
Madrilgo Puerta del Sol plazara bueltatu dira Espainiako 'haserretuak'
Duela hilabete bat beste sei hiritatik abiatutako martxak hiriburura iritsi dira, eta ehunka lagun batu zaizkie
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu