Madrilgo Windsor eraikina kiskali du suak

2005eko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Larunbat gauean, 23:00ak aldera, hain zuzen ere, Madrilgo Windsor eraikina kiskali egin zen. Sutea 21. pisuan hasi zen eta 10 orduan eraikinaren 106 metroak suntsitu zituen. Suhiltzaileek atzo eguerdian amatatu zuten sua. Halere, 17. solairutik kea ateratzen zela ziurtatu zuten. Suhiltzaileen arabera, eraikina behera eror liteke. Hori dela eta, Polizia eta suhiltzaileak beraiek erne egon ziren egun guztian zehar. Aditu batzuen arabera, berriz, erakinak zutik iraungo du eta botatzeko orduan ez du zailtasun handiegirik sortuko. Oraindik ez dute zehaztu zerk eragin zuen sutea. PEDRO LOPEZ / EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.