Venezuela

Maduro Hagako auzitegira eramango du Venezuelako fiskal ohiak

Luisa Ortega Venezuelako fiskal ohiak Nicolas Maduro presidentea eta hainbat ministro salatu ditu Nazioarteko Justizia Auzitegian, "gizateriaren aurkako krimenengatik". Nazioarteko atxiloketa eskaera bat ere egin du fiskal ohiak.

Nicolas Maduro, joan den astean, Diego Armando Maradonarekin, Caracasen. EFE
2017ko azaroaren 16a
14:51
Entzun

Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen eta hainbat ministroren aurka salaketa jarri dute Hagako auzitegian. Luisa Ortega Venezuelako fiskal ohiaren arabera, Madurok eta bere gobernuak "gizateriaren aurkako krimenak" egin dituzte 2015. eta 2017. urteen artean, "garbiketa sozialerako plan baten barruan". Ortegak adierazi du urteotan 8.000 lagun baino gehiago hil direla segurtasun indarren eskuetan, eta Maduroren aurkako nazioarteko atxiloketa eskaera bat ere egin du.

Luisa Ortega Asanblada Nazional Konstituziogileak kargugabetu zuen abuztuan, "traizioagatik", eta Venezuelako Auzitegi Gorenak prozedura bat abiatu zuen fiskal ohia epaitzeko, "karguan zela eginiko irregulartasunengatik". Kargugabetu eta gutxira, Ortegak ihes egin zuen Kolonbiara.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.