Mafiako ustezko 200 kide atxilotu dituzte Italiako Napoli hirian

Erredakzioa
2007ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Gutxienez 200 pertsona atxilotu zituzten atzo Napolin egindako sarekadan. Mafiako kideak izatea eta droga trafikoan eta bestelako delituetan nahastuta egotea leporatzen die Poliziak atxilotutakoei. Orotara mila polizia inguruk parte hartu dute sarekadan, eta iturri ofizialen arabera, familia osoak daude atxilotuen artean.

Napolin ez dira berriak mafiaren kontrako operazioak. Baina oraingo hau orain arteko handienetariko bat izan da. Azaroaz geroztik, segurtasun neurriak indartu egin dituzte hirian, gaizkile taldeen arteko enfrentamenduak ugaritu egin direlako.



GEROZ ETA EMAKUME GEHIAGO. Napoliko agintariek nabarmendu dute, emakumeek geroz eta indar handiagoa dutela gaizkile talde horietan, batez ere bikotekidea kartzelan dagoen kasuetan. Taldeetako buruzagitza oraindik ere gizonezkoen esku dagoen arren, emakumeak gero eta maizago arduratzen dira droga trafikoaz. Askotan, haurrekin batera joaten dira droga saltzera, hortik operazioan familia osoak atxilotu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.