Urrian Fronte Polisarioaren Tindufeko kanpalekuan sahararren aldeko bi ekintzaileren bahiketa Magreb Islamikorako Al Kaedaren talde disidente batek hartu du gaur bere gain. Ainhoa Fernandez espainiarra eta Enric Gonyalons Bilbon bizi den kataluniarra dira bahitutakoak, eta gauez eraman zituzten kanpalekutik, urriaren 23an. Gainera, Rossela Urru italiarra ere bahiturik dutela esan du.
France Press albiste agentziak Bamakon (Mali) duen bulegoan jaso du bahitzaileen oharra. Atzo Magreb Islamikorako Al Kaedak bahiketarekin batere zerikusirik ez zuela jakinarazi zuen, eta gaitzetsi egin zuen. Fronte Polisarioa bahitzaileak askatzeko lanetan da bahiketa izan zenetik.