Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren (PAN) presidenteak Al Fataren eta Hamasen arteko batasun gobernua desegin zuen atzo, bi haien adar armatuen borroka gogorrak direla-eta, eta gaur larrialdiko gobernuaren berri emango duela jakinarazi du. Salam Faiad izango da PANeko lehen ministroa, eta Hamasek dagoeneko baztertu du aukera hori.
Ismail Hania Palestinako lehen ministroak eta Hamas taldeko kideak arbuiatu egin du Abbasek gobernua desegiteko atzo plazaratutako erabakia.
Bart gauetik Gaza Hamasen kontrolpean dago eta Zisjordania Al Fataren aginduetara. Israelgo Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, litekeena da beraiek PANen funtsak askatzea, Abbasen posizioa indartu nahirik. Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) orain arte uko egiten zioten zergak gutxitzeari, baina orain aztertzen ari dira.
Al Fatako azken egunetako atxilotuak aske utziko ditu Hamasek
Azedin Al Kasam miliziako iturrien arabera, Hamasek Al Fata taldeko hainbat goi kargu atxilotu ditu azken orduetan. Gazan, Jalid Abu Hilal Al Fatako bozeramaileak mugimenduaren lidergoa hartu duela aldarrikatu du. Alderdiko hainbat politikariri Israelekin kolaborazioa izatea egotzi die Abu Hilalek. Argitu duenez, Hamasekin akordio batera heldu da, "Al Fatako partaide onek inongo kalterik jasan ez dezaten".
Hamasen bozeramaile batek jakinarazi duenez, amnistia eman diete azken egunetan atxilotutako Al Fatako kideei eta aske utziko dituzte datozen egunetan horrenbestez.
Palestina
Mahmud Abbasek Palestinako larrialdiko gobernuaren berri emango du gaur
Salam Faiad lehen ministroa izango da buru. Zisjordania Al Fataren kontrolpean dago, eta bart gauetik Gaza Hamasen eskuetan da. Israel eta AEB Palestinako Aginte Nazionalari zergak gutxituko dizkioten hausnartzen ari dira, Abbasen posizioa sendotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu