Europako Konstituzioa
Maiatzaren 29an egingo dute Europako Konstituziorako erreferenduma Frantzian eta Ipar Euskal Herrian
Europako Konstituzioari baietza edo ezetza emateko erreferenduma maiatzaren 29an egingo dute Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez. Jacques Chirac Frantziako presidenteak erabaki du erreferenduma egiteko eguna, hiru egunez Frantziako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiekin bildu eta gero.
Ezezkoaren aldeko ekimenak indarra hartzen ari direla ikusita erabaki dute erreferenduma egiteko eguna zehaztea. Baiezkoaren aldekoek Chiraci egin zioten eguna ahalik eta azkarren jartzeko eskaria, "kanpainarekin hasteko eta ezezkoan aldekoei aurre egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu