Ipar Irlanda

Mairtin O Muilleoir Sinn Feineko kidea izango da Ipar Irlandako Finantza ministroa

Claire Sugden independentea Justizia ministro aukeratu ostean, akordioa itxi ahal izan dute DUPek eta Sinn Feinek.

Mairtin O Muilleoir BERRIAren egoitzan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 26a
20:06
Entzun

Justizia Ministerioak blokeatuta zituen Ipar Irlandako Gobernua osatzeko negoziaketak. Ministerio sensiblea izaki, ez ziren ados jartzen DUP eta Sinn Fein, hauteskundeetan giharra erakutsi zuten bi alderdi nagusiak. Claire Sigden independentea jarri dute, azkenean, Ministerio horretako buru, eta hori adostuta, gainerako ministerioak banatu dituzte: DUPek lau izango ditu, eta Sinn Feinek hiru.

Hain justu, ekonomia arloan inoiz izan duen kargurik boteretsuena izango du Sinn Feinek: Finantza Ministerioa. Mairtin O Muilleoir izango da ministroa; Belfasteko alkate izandakoa bera. Euskal Herrira etorria da O Muilleoir. Esate baterako, Donostiako Udalak Juan Karlos Izagirre alkate zen garaian bakearen aldeko alkateen konferentzia antolatu zuenean, hemen izan zen. Estormorteko parlamentari zenean Juan Maria Aburto Bilboko alkatearekin ere bildu zen, esate baterako. 2013an egin zion aurreneko elkarrizketa BERRIAk, Belfasteko alkate zen garaian.

Osasun Ministerioa ere Sinn Feinen esku gelditu da, eta baita azpiegituretakoa ere; Michelle O'Neill eta MiChris Hazzard izango dituzte buru, hurrenez hurren.

DUPek Ekonomia Ministerioa, Hezkuntzakoa, Komunitate Ministerioa eta Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioa gobernatuko ditu; Simon Hamiltonek aurrena, Peter Weirek bigarrena, Paul Givanek hirugarrena eta Michelle Mcllveenek laugarrena.

UUPk eta SDLPk osatuko dute oposizioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.