Maliko tuaregek borroka armatuari eutsiko diote
ALJER. Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionalak borroka armatuarekin jarraituko du, Azawad lurraldea askatu arte,atzo Bilal Ag Charif mugimenduko idazkari nagusiak jakinarazi zuenez. Duela bi egun Maliko buruzagiekin bilera egin zuten borroka armatua bertan behera uzteko eskatzeko. Maliko Gobernuak ez du negoziatzeko asmorik, Bilal Ag Charifen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu