Mundua

Malin bahitutako bi frantziarrak mertzenarioak ziren eta milizia bat sortu nahian zebiltzan

Hainbat hedabidek bi horien inguruko informazioa argitaratu dute, eta Libian gerran aritu diren tuareg maliarrekin Magreb Islamikorako Al Kaeda borrokatu nahi zutela azaldu dute, atzerriko inteligentzia zerbitzuen laguntzarekin. Serbian, Zairen eta Komoreetan izan diren mertzenarien operazioekin lotu dituzte.

2011ko abenduaren 1a
13:08
Entzun

Le Monde egunkariak gaur argitaratu duenez, Malin bahitu dituzte bi frantziarrak ez dira geologoak Frantziako Gobernuak hasiera batean esan duen moduan, baizik eta Magre Islamikorako Al Kaedaren aurka milizia bat sortzera joandako merzenarioak. Erlijioarekin lotu duen iturriaren arabera, milizia sortzear zen Libian gerran izan diren tuaregekin, eta bahitutako biak entrenatzera joan ziren. Magreb Islamikorako Al Kaedak, ordea, euren berri izan eta bahitu egin zituen ostatua hartuta zeuden hotelean.

Echorouk Algeriako egunkariak iturri berbera aipatuz jaso duenez, atzerriko inteligentzia zerbitzuak daude bi horien atzean. Frantziako hainbat hedabidek hasieratik lotu zituzten bahitutakoak Serbiako eta Komoreetako mertzenario taldeekin. Serge Slobodan Lazarevic eta Philippe Verdon dira bahitutakoak eta Malin zeudenik ez zuten jakinarazi euren enbaxadetan.

Hainbat herrialdeetan egondakoak

Europe1 irratiak esan duenez, Lazarevicen izena Serbiako 1999ko auzi batean agertzen da. Auzi horrek Frantziako kontraespioitzak ustez Slobodan Milosevic Serbiako presidentea hiltzeko finantzatzen zuen sarea ikertu zuen. Hungariar jatorriko da Lazarevic, eta 1997an Zairen Mobutu Sese Seko presidentearen alde borroka egiteko Jugoslavia ohian mertzenarioak errekrutatu zituen. Operazi hori sekretua zen, baina Frantziako zerbitzu sekretuek gertutik jarraitu zuten.

Verdoni dagokionez 2003anko irailean Komoreetan Azali Assumani koronela agintetik kentzeko estatu kolpe batean parte hartzea leporatzen zaio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.