Nelson Mandelaren senideek epailearen aurrean aurkezturiko dokumentuen arabera, Hegoafrikako presidente ohia egoera begetatiboan dago. Medikuek, baina, Mandela bizirik mantentzen duen makina itzaltzeko aholkatu dute.
Dokumentu hauek Mandelaren senideek Mthatha herriko tribunal batean aurkezturikoak dira. Mandelaren 16 senidek bere ilobetako baten aurkako auzia erabaki da bertan, non Hegoafrikako presidente ohiaren hiru semeren gorpuak non lurperatu erabaki duten.
“Egoera begetatiboan aurkitzen da eta arnasteko laguntza behar du bizirauteko. Egiazko arrazoietan eta serioetan oinarritzen da hurbil dagoen heriotzaren aurreratzea”, dio testuak.
Era berean, testuak azaltzen duenez, “Mandelaren osasun egoerak okerrera egin zuen eta medikuek bizirik mantentzen duten makina itzaltzeko aholkatu zien sendiari. Bere sufrimendua luzatu ordez, Mandelaren familia aukera hori aztertzen ari da”.
Hegoafrikako buruzagi ohiak 93 urte ditu eta egoera larrian dago, ekainaren 8an Pretoriako ospitalera eraman zutenetik, urte luzez arazoak eman dizkion biriketako gaitz baten ondotik. Gaitz hau Robben irlan emandako espetxealdi luzearen eraginez datorkio. Haizearen, hezetasunaren eta eginarazitako lan gogorren ondorioz, biriketako arazoak izaten hasi zen garai hartan.