Mundua

Mandela gero eta "esnago" dago, eta esertzeko gai da

Hegoafrikako presidente ohiaren osasun egoerak hoberantz egin duela azaldu du haren alaba gazteenak. Bi hilabete igaro dira Mandela larri eraman zutena erietxera biriketako infekzioak jota.

2013ko abuztuaren 10a
22:57
Entzun

Hegoafrikako presidente izandako Nelson Mandela egunetik egunera gero eta "adiago" dagoela azaldu du Zindzi Mandelak,  alaba gazteenak, eta Hegoafrikako telebista publikoari aitortu dionez, bere kabuz esertzeko gai da Mandela. 

"Ondo dago. Orain tata minutu batzuk eserita egoteko gai da. Egunetik egunera gero eta adiago dago, eta hobeto erantzuten du. Gizon baten indarra baino gehiago du. Orain ere, bere osasuna arriskuan dagoenean, gai da gauzak aldatzeko, nahiz eta guztiek pentsatu hau dela bere amaiera", adierazi du Mandelaren alabak telebistan. 

Aste honetan bete dira bi hilabete Mandela erietxera larri eraman zutenetik, nahiz eta oraindik ere larri dagoen. Hala ere, Hegoafrikako agintari ohiaren alabak nabarmendu duenez, erantzuteko gero eta gaitasun handiagoa hartzen ari da Mandela. 

Apartheid-aren erregimen arrazistaren aurkako ikurrak 95 urte bete zituen joan den uztailaren 18an, ospitalean bertan, eta ehunka mila hegoafrikarren eta mundu osoko hiritarren eta buruen zorionak eta omenaldiak jaso zituen. Apartheid-aren aurka egindako borroka sutsuagatik, 1993an Bakearen Nobel Saria jaso zuen apartheid-aren azken presidente Frederik de Klerkekin batera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.