"Plataforma transbertsala" osatu nahi du Manuel Vallsek, batu nahi duten guztiei irekita. Hala esan du berak gaur Bartzelonan egin duen hautagaitzaren aurkezpenean. Ciudadanos badago jada talde horretan, eta alderdi gehiago egotea nahi lukeela esan du Frantziako lehen ministro ohiak.
Hautagai independentea dela nabarmendu du Vallsek, baina Riverak twitterren idatzi duen txioak argi utzi du lotura: "Eskerrik asko erronka onartzeagatik. Ez dago inor hoberik Bartzelonaren izen ona berreskuratzeko eta hautetsontzietan separatismoa eta populismoa garaitzeko".
Muchas gracias, @manuelvalls, por aceptar este reto. Nadie mejor para recuperar el prestigio de Barcelona y derrotar al separatismo y al populismo en las urnas. Es una gran noticia para nuestra ciudad, para España y para toda Europa. Endavant! https://t.co/y4UiSfUrzr
— Albert Rivera (@Albert_Rivera) 2018(e)ko irailaren 25(a)
Vallsek Frantzian dituen ardura guztiak utziko dituela jakinarazi du, eta bozetan gertatzen dena gertatzen dela, Bartzelonan geldituko dela dio. Berak alkate izan nahi du; "guztion alkate". Bartzelonako Kultura Garaikidearen zentroan egin du hautagaitzaren aurkezpena, eta ahoan izan du bere jatorri katalana. Bartzelonako "arazoiei" errepasoa egin ostean, haien konpontzeko Frantzian esperientzia hartuta datorrela azpimarratu du, "baita garai gogorretan ere".