Kataluniarentzat aro berri bat hasten dela adierazi du gaur Maragallek Bartzelonako Sant Jaume de Frontanyan, 31 biztanle baino ez dituen herrian. “Egun berezia da gaurkoa, lege indartsu bat dugulako eta horrek ahalmen handia ematen digulako”, esan du Maragallek.Estatutua “Kataluniako konstituzio berria” bezala definitu du. “Gure lurraldea antolatu, gure herritarrei lagundu, eta guztiok elkarrekin Europak dituen arazo batzuei amaiera ematen saiatu behar dugu”, gaineratu du.
Sant Jaume de Frontanya herrian,aldeko zazpi boto besterik ez zituen jaso Kataluniako Estatutuak. Kontrako beste zazpi, lau boto zuri eta hamaika abstentzio. Ekitaldian Maragall, gobernu zentralaren txotxongiloa zioen pankarta bat atera du lagun talde batek Generalitateko presidentearen aurrera. Ez da istilurik sortu baina Mossos d'Esquadra-ko poliziek ez diete presidentearengana hurbiltzen utzi.
Kataluniako Estatutua
Maragall baikor agertu da Kataluniako Estatutua indarrean jarri den egunean
Gaur jarri da indarrean Kataluniako Estatutu berria, ekainaren 18an erreferendumean onartu ondotik. “Kataluniak nahi duena egin dezake hemendik aurrera. Eta egingo du”, esan du gaur Pasqual Maragall Generalitateko presidenteak Sant Jaume de Frontanya Bartzelonako herri txikienean egin duen agerraldian. Ekitaldian, lagun talde batek Maragallen kontra protesta egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu