Horrenbestez, Mariano Raxoi izango da Espainiako hurrengo hauteskunde nagusietan PPren hautagaia. Nolanahi ere, izendapena indarrean jartzeko, PPko Batzorde Exekutibo Nazionalari helarazi behar dio erabakia astelehenean, eta horren ostean, asteartean, alderdiko Zuzendaritza Batzorde Nazionalak eman behar dio oniritzia.
Moncloako —Espaniako presindetearen egoitzako— bazkarian, Mariano Raxoi, Rodrigo Rato eta Jaime Mayor Oreja PPko hiru idazkariordeak eta Javier Arenas alderdiko presidenteordea bildu ditu Aznarrek, eta lauei eman die erabakiaren berri. Raxoi ez ezik, Rato eta Mayor Oreja maiz aipatu dira azkenaldian Aznarren ondorengo izateko hautagai gisa.
Politika
Mariano Raxoi izendatu du ondorengo Aznarrek
Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteordea eta PPko hiru idazkariordeetako bat izendatu du Jose Maria Aznarrek bere ondorengo. Ofizialki, astelehenean azaldu behar zuen erabakia Espainiako Gobernuko presidenteak, baina PPko zuzendaritzako iturriek jakinarazi dutenez, gaur Moncloan egin den bazkari batean iragarri du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu