Mundua

Mariano Raxoik Maria Dolores de Cospedal proposatu du PPko idazkari nagusi izateko

2008ko ekainaren 19a
13:33
Entzun
Mariano Raxoi PPko presidenteak gaur jakinarazi du Maria Dolores de Cospedali proposatu diola hurrengo lau urteetan alderdiko idazkari nagusi izateko. Castilla-Manchako PPko presidentea da gaur egun De Cospedal (Madril, 1965), eta hango parlamentuan oposizioan dago.

Azkeneko lau urteetan Angel Acebes izan da PPko idazkari nagusi, eta berak utziko du postua. PPn orain arte ez da emakumerik izan kargu horretan.

PPk bihartik egingo du bere Kongresua -XVI.a-, Valentzian (Herrialde Katalanak). Raxoi bera da alderdiko presidente izateko hautagai bakarra. Gaur Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidenteak iragarri du Raxoiren aldeko botoa emango duela; biek desadostasun handiak izan dituzte azkenaldian.

Raxoik zuzendaritzarako egin dituen beste proposamen batzuk: Ana Mato Antolakuntzarako idazkariorde, Esteban Gonzalez Pons bozeramaile eta Komunikaziorako idazkariorde, eta Javier Arenas Lurralde idazkariorde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.