Alexandre Pereira Mariak Marielle Francoren heriotza argitzeko epaiketan deklaratu zuen joan den astean, eta tiroz hilda agertu da gaur. 37 urte zituen, eta ekintzailea zen. Marcello Siciliano zinegotziaren aholkularia zen, eta baita komunitateko lider ere. Bere egitekoa zen zonaldeko bizilagunen beharrak identifikatzea, legebiltzarrera eskaerak eramateko.
Rion agertu da Pereiraren gorpua, bertako hedabideen arabera, Curumauko errepidean, bere autoaren barruan. Lekukoen arabera, "honi ahoa itxi behar zaio" esan du hiltzaileetako batek, hil aurretik. Polizia gertaeren lekura joan da eta ikerketa abiatu du. Auzi medikuek aztertuko dute gorpua.
Marielle Franco ekintzaile feminista martxoaren 14an hil zuten tiroz, ekitaldi politiko batetik atera ostean. Brasilgo hiriko zinegotzia zen, eta gobernuak ezarritako militarren esku hartzea gogor kritikatu zuen.