Mundua

Maroko erreferendumaren beldur dela salatu du Fronte Polisarioak

Nazio Batuen Erakundearengan erreferendumaren aldeko inoiz baino konpromiso handiagoa ikusten dute.

2011ko uztailaren 22a
15:52
Entzun

Fronte Polisarioak gaur esan du Mendebaldeko Saharan erreferendum bat egiteko beldur dela Maroko. Gaur amaitu dituzte bi horiek New Yorken aste honetan egin dituzten elkarrizketa ez ofizialak. Zortzigarren elkarrizketak izan dira, baina hauek ere, aurrekoak bezala, aurrerapauso handirik gabe amaitu dira. Irailean edo urrian berriro elkartuko dira.

Jatri Addu Polisarioaren ordezkaritzaren buruak esan du Nazio Batuen Erakundeak inoiz baino konpromiso handiagoa duela Sahararen autodeterminazioaren aldeko erreferendumarekin, baina Maroko tematzen dela ahalegin hori blokeatzearekin. Nazioarteari, gainera, dei egin dio legea eta justizia betearazi dezan.

Adduk azaldu duenez, aste honetako bileretan erreferendumean hautesleak nortzuk izango liratekeen hitz egiten aritu dira, eta autodeterminazioa nola gauzatuko litzatekeen. Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiaren hitzak gogoratuz esan du "saharar herriari galdetzea konponbide justu, sinesgarri eta iraunkor baterako aurreko pausoa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.