Mendebaldeko Sahara
Marokok "plan kolonialarekin" jarraituz gero negoziazioek porrot egingo dutela ohartarazi du Polisarioak
NBE Nazio Batuen Erakundea bitarteko dela, Mendebaldeko Sahararen etorkizunari buruzko elkarrizketak hasiko dituzte gaur New Yorken Marokok eta Fronte Polisarioak. Nolanahi ere, bi aldeen jarrerak urruti daude oraindik: autonomia da Maroko gehienez ere emateko prest dagoena, eta Polisarioak autodeterminazio erreferenduma eskatzen du. Hain justu, Marokok "plan kolonialarekin" aurrera jarraitu, eta garai batean NBEk eta nazioarteko komunitateak onetsitako erreferenduma onartzen ez badu negoziazioek porrot egingo dutela ohartarazi dute Fronte Polisarioko buruzagiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu