Marokok zazpi ekintzaile saharar epaituko ditu gaur
AAIUN. Aljerian sahararren errefuxiatu guneak bisitatzeagatik eta Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeagatik, zazpi ekintzaile saharar epaitzen hasiko da gaur Maroko. Haietako hiru iaztik preso daude: Brahim Dahane, Ali Salem Tamek eta Ahmed Nasiri, hain zuzen. Amnesty Internationalek hiru ekintzaile horiek lehenbailehen eta baldintzarik gabe libre uzteko eskatu dio Rabateko gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu