Marokoko Giza Eskubideen elkarteak azken txostenean Mendebaldeko Saharan egoera okertu egin dela salatu du. Horregatik Nazio Batuen Erakundeari giza eskubideen urraketak jasotzeko eskatu dio, eta horien berri emateko. Txostenak zehaztu duenez, sahararren aurkako jazarpena handitu dute "kolono marokoarrek", eta beldur giroa sortzen ari direla horien artean, "militarizazioa eta Aaiungo setioa areagotuz".
Azkenik, txostenak salatu egin du Aaiunen izan ziren protesta baketsuen zapalketa, eta Marokoko eta munduko legelariei eskatu die horrelakoak geratzen parte har dezatela.