Marrazkilari daniarraren erasotzailea, «errudun»
KOPENHAGE. Mahoma erretratatu zuen komikigile Kurt Westergaardi erasotzeagatik errudun jo du Aarhusko auzitegi batek 29 urteko gizon bat; hain justu, hilketa saioa eta terrorismoa leporatu dizkio, baina zigorra zehazteko dago. 2005ean argitaratutako irudi batean Mahoma ageri zen, turbantean lehergailu bat zeramala. Herri musulmanetan protesta ugari egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu