zientzia

"Marten bizi nahi dut"

Mars One proiektuarekin betiko Marten bizitzeko izena eman duten zenbait hautagaik euren arrazoiak eman dituzte dokumental batean.  [YouTube]http://youtu.be/jraVEhfFjvY[/YouTube]

2013ko abuztuaren 12a
15:46
Entzun

One Way Astronaut du izena dokumentalak, eta 54 minututan Martera joan eta betiko han geratzeko prest daudenak elkarrizketatu dituzte. Peter Tetteroo da produktorea eta Stephanek, Sarak, Henrik eta Beatrizek parte hartu dute. Milaka dira Marten betiko geratzeko prest agertu diren hautagaiak. Bas Lansdorp ekimenaren sortzaileak dokumentalean azaldu egitasmoaren faseak.

24 lagunek parte hartuko dute Mars One espedizioan, horretarako hainbat proba gainditu ostean. Bidaia bultzatu duen konpainiak dio hamar urtean kolonia egonkor bat izango dela Marten, astronautak hartzeko prest. Lehen bidaiak 6.000 milioi euro balioko duela aurreikusi dute, eta hurrengoak, 4.000 milioi. Kostu hori finantzatzeko, reality show bat egiteko irudi eskubideak saltzeko asmoa dute. Reality-a hautaketa probetan hasiko litzateke.

Martera joateko aukeratuak 2015ean izango dituzte. Lau laguneko sei taldetan banatuko dituzte, eta hurrengo zazpi urteetan prestatu beharko dute bidaia egiteko. Marten bizirik irauteko teknologia asmatuta dagoela dio konpainiak. Eguzki indarra erabiltzea da asmoa, eta 3.000 metro karratuko eremua erabiliko lukete horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.