Legebiltzarra desegiteko dekretua urtarrilaren 20ko Espainiako Buletin Ofizialean argitaratuko da, eta hortik aurrera abian jarriko da martxoaren 14an hauteskundeak egiteko prozesu guztia.
Horrenbestez, prozedurak agintzen duen epeak aintzat hartuta, otsailaren 11rako osatuta egon behar dute hauteskundeetara aurkeztuko diren kandidatura guztiak. Egun, hauteskunde horietarako zerrenda bateratuak egingo dituztenetz aztertzen ari dira Hego Euskal Herriko hainbat alderdi. Aipatutako datarako amaitu beharko dituzte negoziazioak.
Espainia
Martxoaren 14an egingo dira Espainiako hauteskunde orokorrak
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteak Ministroen Kontseiluari gaur jakinarazi dionez, martxoaren 14an egingo dira estatu horretako hauteskunde orokorrak. Hilaren 19an batzar berezia egingo du Ministroen Kontseiluak, eta horren ondoren, Espainiako erregeari igorriko dizkiote Legebiltzarra deusezteko eta hauteskundeak deitzeko dekretuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu