2008ko martxotik aurrera AEBek Iraken dituen tropak murriztu behar direla aholkatuko du David Petraeus indar horien buruzagi nagusiak. Hala iradoki du ABC telebista kate esatatubatuarreaan egin dioten elkarrizketan. AEBetako armadak Iraken egin dezakeenak "muga" bat duela onartu du Petraeusek elkarrizketa horretan, eta hori izango dela bere txostena gidatuko duen giltzetako bat.
Astelehenean iragarri gabeko bisita egin zuen George Bush AEBetako presidenteak Irakera aurrez aurreko bilera egin zuen Petrausekin. Presidenteari zer esan eta aholkatu zion ez du zuzenean argitu nahi izan jeneralak, baina kazetariak martxotik aurrera tropak murriztea izan daitekeen galdetu diotenean, "zuzen antzean" dabilela erantzun dio.
Era berean, aipatutako telebista kateak "goi kargu militar batean" oinarrituta zabaldu du abenduan bertan has daitezkeela AEBak "neurri txikiko" murrizketak egiten. Egun, 164.000 soldaldu estatubatuar daude Iraken, joan den urtarrilean "indarkeriari aurre egitearren" aurretik zegoen tropa kopurua 30.000 soldadutan handitu ondoren. Gehikuntza aurreko 130.000 horietara itzultzea litzateke "neurri txikiko" murrizketa horien xedea.
Iraken okupazioa
Martxotik aurrera Irakeko tropak murritz ditzaketela iradoki du AEBetako buruzagi militarrak
Hala aholkatuko du David Petraeus jeneralak hurrengo txostenean. Armadak egin ahal duenak muga bat duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu