katalunia

Masek ez du onartu Generalitateko Barne kontseilariaren dimisioa

Felip Puigek azaroaren 14ko grebako istiluengatik nahi izan du kargua uztea.

2012ko abenduaren 13a
16:51
Entzun

Azaroaren 14ko greba orokorreko istiluengatik Felip Puig jarduneko Kataluniako Generalitateko Barne kontseilariak dimisioa aurkeztu dio Artur Mas (CiU) presidenteari, baina honek ez du onartu, Efe berri agentziak dioenez.

Mossoen gomazko piloten jaurtiketen ondorioz emakume batek begi bat galdu zuen. Bideo batek erakutsi zuen Puigek gertaera horretaz emandako azalpena ez zela egia.

Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeak azaroaren 25ean izan ziren, CiUk irabazi zituen, eta Mas presidentegaiak datozen asteetan hartuko du kargua. Ondoren jakinaraziko du gobernu talde berria.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.