Mau Mauren garaiko torturak ikertzea onartu du Londresko auzitegi batek

Hiru kenyarrek kalte-ordaina eskatuko diote Erresuma Batuari 1950. hamarkadan jasandako torturengatik

Erredakzioa
2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko auzitegi batek onartu egin du 1950eko hamarkadan Kenyako Mau Mau matxinadan jasandako torturen harira hiru kenyarrek jarritako salaketa. Hori horrela, kalte-ordainak eskatzeko aukera izango dute torturak salatu dituzten hiru lagunek. Erresuma Batuak jendaurrean barkamena eskatzea nahi dute haiek. Londresek gaitzetsi egin du auzitegiaren erabakia, eta helegite bataurkezteko asmoa du.

Mau Mau matxinadan borroka gogorrak izan zituzten Kenyako nekazariek eta Erresuma Batuko indarrek. Salaketa jarri dutenen arabera, garai haietan atxilotu egin zituzten, eta era guztietako torturak pairatu zituzten, 1963an independentzia lortu bitartean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.