Ameriketako Estatu Batuak

McCain errepublikanoa ere izendatu dute AEBetako presidentegai

2008ko irailaren 4a
19:10
Entzun
Lehengo astean alderdi demokratako kideek Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentziarako hautagai izendatu zuten ofizialki Barack Obama, eta bart errepublikanoen txanda izan da, eta John McCain izendatu dute modu ofizialean euren hautagai.

St Paulen ari dira errepublikanoak euren bilera egiten, Minnesota estatuan. 2.400 ordezkari batzartuta daude azkeneko egunetan, eta McCainek bihar egingo du diskurtsoa.

Gaur Sarah Palin AEBetako presidenteorde izateko hautagaiak hitz egin du eta, kargu hori lortuz gero, "herriaren zerbitzuan" ariko litzatekeela adierazi du.

Azaroaren 4an izango dira AEBetako hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.