Medikuak Orlando Zapata presoaren bizitza salbatzeko ahalegina nola egiten duten erakusten duten irudak eman ditu Kubako telebistak. Irudi horietan, gainera, agertzen da Zapataren amak medikuei eskerrak ematen dizkiela.
Ia 85 egunez gose greba egin ondoren hil zen joan den astean Zapata. "Kontzientzi preso" estatusa aldarrikatzeko egin zuen baraua, eta Amnesty Internationalek halakotzat zeukan. Zapataren heriotzak Kubako Gobernuaren kontrako kritika andana piztu du nazioartean, eta, era berean, oposizioak salaketa gogorrak egin dizkio. Besteak beste, Zapata gose greban izan den bitartean haren espetxeko baldintzak gogortzea egotzi diote Castroren gobernuari -esaterako, 18 egunez ura ukatzea-, hain justu, presoaren egoera nahita larritzeko.
Akusazio horiek gezurtaztera letorzke Kubako telebistak eman dituen irudiak.
Medikuek Zapata artatu zutela erakusten duten irudiak eman ditu Kubako telebistak
Ia 85 egunez gose greban ondoren hil zen Castroren gobernu ereduaren kontrako presoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu