Txile

Medikuen arabera, burmuineko krisi baskularra izan du Pinochetek

Burmuineko krisi baskularra izan du Augusto Pinochet Txileko azken diktadurako buruzagi nagusiak, eta haren ondorioz urritasun neurologikoa eta motrizitate arazoak ditu Santiagoko Opsitale Militarreko medikuek azaldu dutenez. Gaur goizean ingresatu dute Pinochet erietxe horretan, gosaltzen ari zela ondoeza egin zaiolako. Doi-doi aste honetan diktadurako hainbat desagerketa eta hilketengatik Pinochet auzipetzea erabaki du Juan Guzman epaileak, adin handiaren eta osasun arazoen gainetik epaiketa bati aurre egiteko gai dela ebatzita.

2004ko abenduaren 18a
18:55
Entzun
Pinocheten familiako iturriek azaldu dutenez, gosaltzen ari zela egin zaio ondoeza Pinocheti, eta horregatik eraman dute erietxera. Han, burmuineko krisi baskularra diagnostikatu diote medikuek, eta haren ondorioz, urritasun neurologikoa eta motrizitate arazoak. Nolanahi ere, hobera egiten ari dela zehaztu dute medikuek: bizi kostanteak egonkor dituela eta konortea berreskuratu duela zertxobait.

Txileko diktaduraren buruzagi nagusiak 89 urte ditu, eta orain arte adin handia eta osasun arazoak argudiatuta saihestu ditu bere kontrako ekimen judizialak. Aste honetan bertan, ordea, Juan Guzman epaileak Pinochet epaiketa bati aurre egiteko gai dela ebatzi du eta hainbat desagerketa eta hilketagatik auzipetu du. Halaber, etxean atxilotuta edukitzeko agindua eman zuen. Agindu hori ez da bete Pinocheten defentsak helegitea aurkeztu baitu eta Apelazio Auzitegiak horri buruzko erabakirik hartu arte ezin baita gauzatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.