Medikuntzako Nobel Saria ama zeluletan oinarritutako ikerketarentzat

Mario Capecchi eta Oliver Smithies zientzilari estatubatuarrek eta Martin J. Evans britainiarrak jasoko dute.

2007ko urriaren 8a
17:52
Entzun
Hiru zientzilarik jasoko dute aurten Medikuntzako Nobel Saria: Mario Capecchi eta Olivier Smithies estatubatuarrek eta Martin J. Evans britainiarrak. Biomedikuntzaren eta genetikaren alorrean egin duten lana goretsi nahi izan dute Nobel Saiaren bidez, zehazki, enbrio ama zelulekin egindako lana aldaketa genetikoak eragiteko.

Haien lanari esker, geneen jokabidea ezagutu eta ulertu ahal izan da, eta, saguekin egin dituzten esperimentuetatik abiatuta, gizakiei erasaten dieten hainbat gaitzen jatorri eta bilakaera ezagutu; hala nola, gaitz neurologiko endekatzaileena, cardiobaskularrena, diabetesarena zein minbiziarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.