Vladímir Putin Errusiako presidenteak balekotzat jo du gobernu berria. Dmitri Medvedev izango da datozen bost urteetan gobernuburua, eta adierazi du taldea %75 berritu duela.
"Batzuk halako lanetan berriak dira, eta beste batzuk lehendik ari ziren gobernuaren zereginetan", esan du Medvedevek.
Lehengo ministroen artetik Defentsakoak, Atzerrikoak, Kirola eta Gaztediakoak, Berrikuntzakoak, Justiziakoak eta Finantzetakoak baino ez dute segitzen.