Errusiako Legebiltzarrerako hauteskundeetako "iruzurraren" aurkako protestei muzin egin, eta Dimitri Medvedev gobernuko presidenteak gaur agindu du otsailaren 15erako nahi dituela herrialdeko sistema politikoa aldatzeko lege proiektuak idatzita, gero Dumari aurkezteko.
Medvedevek berak lehengo astean jakinarazi zuen asmxedeaoa: ostegunean jendaurrean azaldu zuen, eta ostiralean Hauteskunde Legeari eta Alderdi Politikoen Legeari eginiko hainbat zuzenketa aurkeztu zituen Duman. Oro har, alderdien sorrerarako eta funtzionamendurako baldintzak liberalizatzeko proposamenak dira.
Presidentearen zuzenketek legebiltzarraren gehiengoaren babesa jasotzen badute, Duman ordezkaritzarik ez duten alderdiek aurrerantzean ez dute sinadurarik bildu behar izango lekuko eta eskualdeetako bozetan zein boz orokorretan hautagaiak aurkeztu ahal izateko. Soilik presidentetzarako hauteskundeetan bildu beharko dituzte sinadurak, baina derrigorrezko atxikimendu kopurua jaitsiko dute: bi milioitik 100.000ra. Presidentegai independenteek, bestalde, 300.000 sinadura lortu behar izango dituzte.
Alderdi politiko berriak sortzeko baldintzak ere erraztu egin nahi ditu Medvedevek. Gaur egun, gutxienez 40.000 militante izan behar ditu erakunde batek alderdi politiko gisa erregistratu ahal izateko; aurrerantzean, nahikoa izango da 500 kide izatearekin. Gainera, ezingo da alderdien erregistroa baliogabetu lekuko erakundeetan behar baino militante gutxiago izateagatik.
Lege berriak, dena dela, 2013ko urtarrilean sartuko lirateke indarrean.
Mobilizazioak
Errusia Batua Vladimir Putin lehen ministroaren eta Medvedeven alderdiak gehiengoari eutsi zion abenduaren 4ko hauteskundeetan —gehiengo osoa lortzeke—, baina oposizioak ustelkeria salatu zuen hasieratik, eta bozak baliorik gabe utz ditzaten eskatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte. Lehengo larunbatean, adibidez, 120.000 lagun bildu ziren Moskun manifestazio batean, antolatzaileen arabera —haien artean izan zen Mikhail Gorbatxov SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea—.
Atzo Putinek esan zuen ez dituztela orain berriro egingo legebiltzarrerako hauteskundeak,