Melillako hesian, Espainiaren menpeko eremuan hartutakoak dira irudiak. Bertan ikus daiteke nola hainbat etorkin saiatzen diren bi hesiak igarotzen, baina bien arteko tartera heltzen direnean hainbat lagunek jipoitu egiten dituzte.
PRO-DE.IN elkarteak salatu duenez, atzemandako guztiak Marokoren esku utzi zituzten, baita zaurituak ere, eta han tratu txarrak jasan behar izan zituzten.