MENDEBALDEKO SAHARA . Marokok presoak askatu ondoren jazarpena areagotu dela dio Polisarioak

Erredakzioa
2006ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Marokoko segurtasun indarrek dozenaka saharar atxilotu eta zauritu ditu azken egunotan Smaran. Fronte Polisarioak jazarpena salatzeko eskutitza bidali zion atzo Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari. Marokok hogeita hamar ekintzaile saharar askatu ditu aste honetan eta ondoren jazarpena areagotu dela adierazi du Polisarioak: «Giza eskubideak urratzen dituzte». Espainiako Abokatutza Orokorraren Elkargoko Ines Mirandak presoak askatu ondoren «odol isuria» izan dela salatu zuen. Giza eskubideen beste 37 saharar preso segitzen dutela adierazi zuen.

Smaran, Aaiunen, Bojadorren, Tantanen eta Assan protestak izan dira egunotan. Marokoko Gobernuko bozeramaile Nabil Benabdelak, bestetik, apirilean aurkeztuko duten proposamena «erabateko eta behin betikoa» izango dela adierazi zuen atzo: «Auzi honekin guztiz amaituko dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.