Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zutenetik 30 urte beteko dira bihar. Hori dela eta, sahararren autodeterminazio eskubideari eta giza eskubideei buruzko nazioarteko konferentziak hasi zituzten atzo Tindufeko errefuxiatu guneetan (Aljeria). Orotara 500 gonbidatuk baino gehiagok hartuko dute parte horietan. Besteak beste, legebiltzarkideak, alderdi politikoetako ordezkariak eta gobernuz kanpoko erakundeak izango dira bertan.
Bestalde, Marokoko Poliziak zazpi saharar atxilotu zituela salatu zuen atzo Fronte Polisarioak. Joan zen asteartean Smaran egindako manifestazioan egin zituzten atxiloketak.
MENDEBALDEKO SAHARA. SEAD sortu zutenetik hogeita hamar urte beteko dira bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu