Mendebaldeko Saharako 11 presoren aurkako epaiketa Aaiunen

Erredakzioa
2007ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Mendebaldeko Saharako 11 ekintzaile Marokoko Helegite Zigor Auzitegiaren aurrera eraman zituzten asteartean Aaiunen, epai zitzaten.Egun preso daude denak. Fronte Polisarioak salatu du «mesprezu» orotarikoak jasan dituztela, eta kasu askotan torturak ere bai. Hiru presorenepaiketa atzeratzea erabaki zuten saioan, eta gainerakoak epaitu eta zigortu egin zituzten. Bati jarritako zigorra txikia zela eta, libre geratu zen. Epaiketan Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko mezuak errepikatu zituzten presoek, eta espetxeetan jasaten dituzten tratu txarrak salatu zituzten.



MORATINOSEN AZALPENAK. Espainiako Atzerri ministro Miguel Angel Moratinosek Mendebaldeko Saharako auzia ahotan hartu zuen atzo Espainiako Kongresuan PP Alderdi Popularreko diputatuen galderak erantzunez. Auziaren aurrean ezin dela «neutrala» izan esan zuen. Irtenbide «justuaren» alde dago Espainia, eta sahararren «autodeterminazioaren» alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.