Mendebaldeko Virginiako bozetan Clinton da faborito

Erredakzioa
2008ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Gehienak, jada, Barack Obama jotzen dute faborito AEBetako Alderdi Demokrataren presidentetzarako hautagaia izateko, baina lehia ez da amaitu. Gaur Mendebaldeko Virginian egingo dituzte hautagaia aukeratzeko bozak, eta horietan New Yorkeko senatari Hillary Clinton da faboritoa. Inkestek 36 puntuko aldea ematen diote Clintoni.

Maiatzaren 20an egingo dituzten Kentuckyko primarioetan ere Clinton da faborito, oraingoz. Baina horrek ez du baztertzen errepublikanoek Obama jotzea garailetzat. Bai ordezkarietan eta baita superordezkarietan ere Illinoisko senataria doa aurretik, eta azken erabakia abuztuko kongresuan hartuko duten arren, gero eta gehiago dira Clintoni erretiratzeko eskatzen dioten ahotsak. Obamak berak egin dituen azken agerraldietan, errepublikanoen hautagai John McCain izan du jopuntu, eta ez Clinton.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.