AEB

Merkataritza askerako itun bat proposatuko dio Obamak EBri

AEBetako presidenteak esan du ekonomiaren hazkundea bultzatu behar dela eta soilik defizita murriztea ez dela plan ekonomiko bat. Bideoa: Obamaren hitzaldia. [Youtube]http://youtu.be/S7doAXkmGJw[/Youtube]

2013ko otsailaren 13a
11:23
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako egoeraren inguruko hitzaldia egin du bart gauean Barack Obama AEBetako presidenteak, eta merkataritza askerako eremu komun bat sortzeko EBrekin elkarrizketak abiatzeko asmoa iragarri du. "Atlantikoan zehar librea eta bidezkoa den merkataritza batek AEBetako milioika lanpostu mantenduko lituzke", azaldu du. Hala ere, ez du xehetasun gehiagorik eman.

Hainbat gai jorratu ditu Obamak bart gaueko hitzaldian. Ohartarazi du ekonomia berpiztu behar dela eta soilik gastua murriztea ez dela plan ekonomiko bat: "Gehienak ados gaude defizita murrizteko plan bat beharrezkoa dela. Baina izan gaitezen zehatzak: defizitaren murrizketa, bere horretan, ez da plan ekonomiko bat. Hazkunde ekonomiko bat, klase ertainentzat lanpostu onak sortuko dituena: horrek izan behar du gure iparrizarra". Klase ertaina jarri du ardatz bere hitzaldian: "Gure belaunaldiaren eginbeharra da hazkunde ekonomikorako AEBetako benetako motorra dena martxan jartzea; klase ertaina, hain zuzen".

Bestalde, iragarri du Afganistanen dauden AEBetako 34.000 soldadu AEBetara itzuliko direla datorren urtean. Gaineratu du 2014 amaierarako irtengo direla soldatu guztiak.

Klima aldaketaz, Obamak esan du "berandu baino lehen" neurriak hartu behar dituztela: "Kongresuak ez baditu neurriak hartzen, nik egingo dut. Nik aginduko diot nire kabineteari orain eta etorkizunean kutsadura murrizteko har ditzakegun neurriak hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.