Ukraina

Merkataritza librerako akordioa sinatu dute Kievek eta Bruselak

Ukrainak ez ezik, Georgiak eta Moldaviak ere elkarlanerako hitzarmenak sinatu dituzte. Errusiako Atzerri ministro ohiak ohartarazi du "ondorio larriak" eragingo dituztela.

Ukrainako presidente Petro Poroxenko, Bruselan. EBrekin elkarlanean aritzeko akordioa sinatu du gaur Ukrainak. STEPHANIE LECOCQ / EFE
2014ko ekainaren 27a
15:56
Entzun

Errusiak laguntzak kenduko zizkion beldur, Europako Batasunarekiko akordioak sinatzeari uko egin zion hasiera batean Kievek. Orduan presidente zen Viktor Janukovitxen zalantzek eta Moskuren erreakzioak krisia eragin zuten, zeina oraindik indarrean dagoen. Urte erdi geroago, ordea, errealitate bilakatu dira merkataritza librerako akordioak.

HIru herrialdek sinatu dituzte hitzarmenak: Ukrainak, Georgiak eta Moldaviak. Historikotzat jo dute askok akordioa; izan ere, Errusiaren botere politikoa murriztea eragingo dute.

Hitzarmenak ez dira Errusiaren gustukoak izan. Grigori Karasin Atzerri ministro ohiak ohartarazi du "ondorio larriak" eragingo dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.