Mundua

Mexiko iparraldean hamalau lagun hil ditu krimen antolatuak

2009ko abuztuaren 14a
11:39
Entzun
Mexiko iparraldean 14 lagun hil ditu krimen antolatuak asteazken eta ostegun artean.Horien artean,Ciudad Juarezeko polizia komandante bat ere hil dutela jakinarazi du Mexikoko Poliziak.

Mexikoko agintariek hilketa horiek narkotrafikoaren inguruko borrokekin lotzen dituzte.

Ciudad Juarez, Amerikako Estatu Batuetako mugaren ondoan dago. Iaz, herrialdean hilketagehien izan zituen hiria izan zen; 1.650 lagun baino gehiago hil zituzten. Aurten dagoeneko 1.287 lagun hil dituzte. Horien artean, 38 polizia eta 58 emakume.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.