Zehazki, Saffir-Simpson eskalaren araberako indarrik handiena, 5ekoa, iritsi zuen atzo. Azken ordutan, ostera, 4ra jaitsi da AEBetako Urakanetarako Zentro Nazionalak jakinarazi duenez. Dena den, erakunde horrek ohartarazi du litekeena dela berriro ere indartu eta gehieneko mailara iristea. Mehatxupean dauden herrialdeetako agintariei neurriak hartzeko eskatu die erakunde horrek.
Hala, Mexikon Cancun inguruam, Kuban Pinar del Rio eta Habana probintzietan, Habana hirian eta Juventud uhartean, eta Floridako itsasertzean alerta egoera ezarri dute. Milaka lagun ari dira agintarien mandatuz gune horietatik ateratzen.
'Wilma' urakana
Mexiko, Kuba eta AEBetako zenbait eremu jendez husten ari dira, 'Wilma' urakanaren beldur
Mexiko, Kuba eta AEBetako Florida estatuko zenbait gune jendez hustutzeko agindua eman dute herrialde horietako agintariek, 'Wilma' urakanaren mehatxua dela eta. Mexikon Cancun inguruan sartuko da urakana, ziur aski, gaur bertan. Ondorioz, 30.000 lagun inguru hartatik ateratzeko lanak hasi dituzte. Oso eremu turistikoa da Cancun. Kuban, 35.000 pertsona atera dituzte dagoeneko hegoaldeko itsasertzeko eremutik. Floridan, berriz, 80.000 bat lagun eramango dituzte beste leku batzuetara. Dagoeneko 'Wilma'-k eragindako haize eta euri erauntsiaren ondorioz 11 pertsona hil dira Haitin. Nolanahi ere, azken orduetan indarra galdu du urakanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu