Iraultzaren urteurren egunean, Mexiko hiriburuko Zocalo plaza ezagunean, izendatu zuten atzo arratsean (bart goizaldea Euskal Herrian) Manuel Lopez Obrador FAP Fronte Zabal Progresistakoalizio ezkertiarraren hautagaia "Mexikoko bidezko presidente".
Izan ere, ezkerreko alderdiek ez dute onartu iraileko hauteskundeen emaitza ofiziala: oso alde estuz bada ere,zenbaketa horretan arabera Felipe Calderon eskuinaren hautagaiak irabazi zituen hauteskundeak. Hasieratik iruzurra salatu zuten Lopez Obradorrek eta haren jarraitzaileek, eta ezadostasun horren azken emaitza ofizialaz aparteko beste lehendakaria hautatzea izan da. Gainera, "Gobernu alternatiboa" ere izendatu du Lopez Obradorrek, hamabi kidekoa. Gobernu horren bidez "behartsuak eta Mexikoko aberastasunak" defendatuko dituela agindu du.
Lopez Obradorren eta haren jarraitzaileen erabakiak areagotu egingo du Mexikoko egoera gatazkatsua: instituzioen inguruko krisi larria eragin dezake, eta areago azalerazten du behartsuen eta aberatsen arteko bereizketa eta konponezina. Nolanahi ere, ezkerreko zenbait alderditako kideak eta Lopez Obradorren jarraitzaile batzuk ere erabaki horren kontra daude.
Mundua
"Mexikoko bidezko presidente" izendatu dute Lopez Obrador ezkertiarra
Hauteskundeetako zenbaketa ofizialean iruzurra izan zela eta berak irabazi zituela aldarrikatu du FAP koalizioaren hautagaiak. Gobernu "alternatiboa" antolatu du, eta "behartsuak eta Mexikoko aberastasunak" defendatuko dituela agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu