Mexikoko PRDko buruzagitza utziko duela iragarri du Lopez Obradorrek

PRIren garaipenak ezkertiarren arteko desadostasuna eragin du jarraitu beharreko estrategien inguruan

Erredakzioa
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Mexikoko ezkerraren koalizioak presidentetzarako hauteskundeak galdu ostean, PRIren kontra salaketa jarri zuen botoak erosi izana leporatuta, baina Hauteskunde Batzordeak atzera bota zuen, eta 15 milioi boto eskuratu zituentalde zabalean pitzadurak sortu dira, gobernu berriaren aurrean hartu beharreko jarrera dela eta. Mexikoko bigarren indarra bilakatu denak ez dauka argi Enrique Peña Nieto presidente berriak gidatutako jarduera politikoan parte hartu edo ez. Horixe da buruhauste handiena. Andres Manuel Lopez Obrador Mugimendu Progresistaren presidentegai izan denak, baina, ez du bide horretan lan egiteko asmorik, eta boto eroskeria egon dela pentsatzen jarraitzen duenez, «ezinezkoa» egiten zaiolako politika horren parte izatea.

Ezkerraren koalizioaren baitan den PRD alderdiko buruzagitza utziko du Lopez Obradorrek, ez duelako korronte sozialdemokratarekin bat egiten, eta, alderdian militatzen jarraituko duela esan arren, duela urtebete sortu den Morena herri mugimenduan «buru-belarri» ariko dela iragarri du. Morena egunotan eztabaidatzen ari da orain arte bezala herri mugimendu gisara lanean jarraitu edota alderdi politikoaren izaera hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.