Haurrez gain, helduak ere erreskatatu dituzte ostatutik. Guztiak artatu behar izan dituzte. Iturri ofizialen arabera, lurrean lo egiten zuten, eta eskean aritu behar izaten zuten. Jaioberriak ere badaude tartean.
Zamorako ostatu batean aurkitu dituzte, Michoacan estatuan. Ostatua ezaguna zen hirian; izan ere, berrogei urte zeramatzan zabalik. Barnetegian 600 bat lagun bizi ziren, eta kudeatzen zutenen aurkako salaketa ugari aurkeztuak zituzten herritarrek. Lekukoen arabera, bertakoak ezin ziren eraikinetik atera, arduradunen baimenik gabe. Bertan jaiotzen ziren haurrak, berriz, euren izenean jartzen zituzten kudeatzaileek, gurasoei jagoletza eskubide oro ukatuz.