Pakistango ipar-mendebaldeko mezkita batean izandako atentatu baten ondorioz gutxienez 38 pertsona hil eta 50 zauritu dira. Hipotesien arabera eraso suizida izan da.
Hayagai Shargai eremuan gertatu da erasoa, Upper Dir barrutian. Gaur errezu eguna da musulmanentzat.
Swat barrutian jarri du arreta bereziki Pakistango ejertzitoak talibanen aurkako borrokan. Militarren esanetan, apirilaren amaieraz geroztik 1.300 integrista hil dira dagoeneko. Matxinatuek ordutik hainbat atentatu egin dituzte.
Iragan martxoaren 27an, mezkita baten aurkako eraso suizidan 50 lagun hil eta 170 zauritu ziren Afganistanekin muga egiten duen Khyberreko eskualdean.
Mundua
Mezkita baten aurkako erasoan 38 lagun hil dituzte Pakistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu