Atxiloketa

Michael Jackson kantaria atxilotzeko agindua eman du Kaliforniako Poliziak

Michael Jakcson kantari estatubatuar ezaguna atxilotzeko agindua eman du Kaliforniako Poliziak. Nevada estatuko Poliziak azaldu duenez, Kaliforniakoa eurekin harremanetan jarri da Jackson atxilo dezaten, kantaria Las Vegasen baita bideo-klip bat grabatzen. Nevadako Poliziak ez du argitu, ordea, zertan oinarritzen den Jackson atxilotzeko agindua. Dena den, AEBetako hedabideak behin eta berriz azaltzen ari direnez, ustez adingabekoei sexu gehiegikeriak egin dielako eman duten kantaria harrapatzeko agindua.

2003ko azaroaren 19a
19:37
Entzun
Agi denez, 12 urteko gaztetxo baten gurasoek salatu dute Jackson; beren semeari, sexu gehiegikeriak egin dizkiola diote.

Jacksonek Kalifornian duen arrantxoa —'Neverland' ezaguna— miatu zuen atzo Poliziak, eta arakatze horren ondotik agindu dute kantaria bilatu eta atxilotzeko. Jacksonen ingurukoek azaldu dutenez, kantaria Las Vegasen da bideo-klip bat grabatzen. Horregatik jarri da Kaliforniako Polizia Nevadakoarekin harremanetan.

Nevadako Poliziako bozeramaile batek azaldu duenez, Jacksonen abokatuekin negoziatzen ari dira atxiloketa non eta nola egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.